lunes, 21 de noviembre de 2016

IKT ariketa 2016/11/21


Bilaketa desberdinak: BLACK FRIDAY ORIGEN

Lehenengo bilaketa honetan Black friday origen bilatuko dugu.

 

Hemen ikusten dugu, hitzak banan-banan bilatzen dituela, hau da, ez du esaldia osotasunean bilatzen, baizik eta hitzak solteka bilatzen dira. Beraz, ez dugu lortzen jatorriaren informazioa soilik, baizik eta informazio orokorra agertzen zaigu.

Hurrengo honetan, berdina idatziko dugu baita kakotxen artean egingo dugu, hau da, "black friday origen",  informazio mota ea ezberdina den ikusteko. 



Hemen ikusi dezakegu, informazioa zehatzagoa dela, hau da kakotxen artean jarri duguna soilik bilatu duela. Eta beraz, jatorriari buruzko informazioa soilik bilatu digu. 

Hirugarren bilaketa honetan, black friday + origen bilatuko dugu.


Kasu honetan, "origen" hitzaren aurrean + ikurra jarri dugu eta beraz, garrantzi gehiago ematen dio "origen" hitzari. Ondorioz, "black friday"-ari buruzko informazio oso gutxi agertu zaigu eta informazio gehiena jatorriei buruzkoa izan da.

Azkenik,"black friday origen"-ofertas bilatu dugu eta hau izan da agertu dena:

 


Nahiz eta jatorriari buruzko informazioa agertu den, eskaintzei buruzkjo informazioa ere agertu da. Eskaintzetan zehaztu da bilaketa gehien bat.

Orain, google ez den beste bilatzaile batzuetan bilatuko dugu informazioa. Kasu honetan youtube erabiliko dugu eta twitter bidez, hastag-ak erabiliz ere informazioa bilatuko dugu. 




Youtube-n  black friday origen bilatu dugu eta Back Friday-ari buruzko bideo desberdinak bilatu ditu. Asko jatorriari eta historiari buruzkoak dira eta beste asko jatorriarekin zerikusirik ez dutenak dira. Beraz, generalean bilatu ditu, hau da, ez du esaldia osotasunean bilatu.

Amaitzeko, Twitter bidez, hastag-ak erabili ditugu honi buruzko informazioa bilatzeko baina  ez dugu jatorriari b uruzko informaziorik bilatu, baizik eta Black Friday-ari buruzko informazioa soilik aurkitu dugu. #Blackfridayorigen bilatu dugu eta soilik aurkitu ditu #Blackfriday erabiltzen zuten tweetak.